“Miñan” liburuaz hitz eginen du Amets Arzallusek Lesakako liburutegian

Antxeta Irratia 2022ko aza. 9a, 00:00

Azaroaren 10ean, ortzegunean, eginen dute idazlearekin topaketa Lesakako liburutegian, arratsaldeko 18:00etan. 

Amets Arzallus Antia Ibrahima Balderekin batera idatzi zuen Miñan liburuaren inguruko solasaldia emanen du Lesakako liburutegian datorren ortzegunean (azaroak 10). Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izanen da eta liburua irakurri eta irakurtzeko interesa dutenei zuzenduta dago.

Topaketa dela eta, liburutegiak irekiera eta itxiera orduak aldatuko dituela ere iragarri du. Gaur eta bihar, azaroak 9 eta 10, Lesakako liburutegia 14:00etatik 17:30era egonen da irekia eta beraz, solasladiak irauten duen bitartean bertze zerbitzuak eten egingo dira.