Haur Txokoa martxan jarri dute Lesakan

Antxeta Irratia 2022ko aza. 8a, 00:00

Astelehenetik martxan da berriz ere Lesakako Haur Txokoa. Azaroaren 7tik martxoaren 31ra bitarte egonen da irekia, astetartez, 16:00etatik 19:30era. 

Arantzako Judith Etxeberria Telletxea izanen da aurten Lesakako Haur Txokoaren arduraduna. Aste honetan jarri zuen, berriz ere, martxan Lesakako udalak zerbitzu hau eta martxoa bukaera bitarte egonen da irekita, astelehenetik ortziralera 16:00etatik 19:30era. Arduraduna bertako arauak errespetarazi eta aisialdiko ekintzak antolatuko ditu, baita gazte lekua koordinatu eta haurren parte hartzea dinamizatu ere.