Lesakako udal pilotalekuan eguzki-panelak jartzen hasi dira

Antxeta Irratia 2022ko aza. 8a, 00:00

Udalak 102.175 euroko inbertsio egin du lanetan, Nafarroako Gobernuan emandako 40.000 euroko dirulaguntzarekin. 

Lesakako Udalak eguzki-panelak jarri ditu herriko frontoiko teilatuan. Horretarako, 102.175 euroko inbertsioa egin du, Nafarroako Gobernuak eman duen 40.000 euroko laguntzarekin. Lanak aurreko urtean hasi zituzten, baina tramiteak luzatu eta aurtengo urrira arte ezin izan dituzte bukatu. Eguzki-panel hauekin Oilartegi kiroldegia honitzeko asmoa dute, baita bertze udal eraikin batzuk ere.

Udalak dagoeneko eguzki-panelak jarriak ditu suhiltzaileen parkeko teilatuan eta hauen fruituak ere ikusi ditu Andra Mari zahar egoitzan. Izan ere, urtarriletik irailera 28.051,44 Kw kontsumitu ditu zahar etxeak, 8.959,53 euroko gastuarekin (BEZ barne), baina autokontsumo ordainsariarekin 8.231,95 aurreztu da eta autokontsumo konpentsazioaren bidez sortutako 24.016 Kw 5.009 eurotan saldu du udalak. Gasa doitzeko mekanismoak ekainetik irailera 1.558,18 euro gastatu du eta 1.423 euro aurreztu da.