Lixura Baztan udal enpresa publikorako lan-poltsa osatzea dute helburu eta azaroaren 18ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaiak.
Baztango Udalak haur hezitzaile lanpostua betetzeko hautagaien zerrenda osatu nahi du eta horretarako deialdia egin du. Deialdira aurkezten diren izenek lan-poltsa osatuko dute etorkizunean Lixura Baztan udal enpresa publikoak izan ditzakeen zerbitzuetan lanpostuak betetzeko aukera edukitzeko.
Azaroaren 18ra bitarte izanen dute aukera hautagaiek euren burua aurkezteko. Horretarako, Baztango Udaleko Erregisftro Orokorrean egin beharko dute eskabidea. Deialdiaren oinarri guztiak baztan.eus webgunean daude eskuragarri. Behin epea bukatuta, onartutako eta baztertutako izenen behin-behineko zerrenta ere Baztango Udaleko atari berean argitaratuko dute.