2.500 bertsozale bildu zituen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoak Ficoban

Antxeta Irratia 2022ko aza. 7a, 00:00

Sustrai Colina urruñarrak irabazi du larunbatekoa 710 punturekin, eta hurrengo faserako txartela lortu du. Baina, orohar, puntuazio baxuagoak izan ziren aurreko finalaurrekoekin alderatuta. 

Elizondon eta Donibane Garaziko finalaurrekoen ondotik, Irungo Ficoba erakustazokan jokatu da larunbatean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa. 2.510 lagun elkartu dira Irungo Ficobako hitzorduan. Eta bertsozaleak pozik atera ziren arren, publikoa oro har harrituta gelditu zen puntuazioak entzuterakoan, aurreko finalaurrekotan baino puntuazio apalagoak jaso baitziren.

Halere, eskualdeko hiru bertsolari genituen lehian Ficobako finalaurrekoan, eta batek aitzina egitea lortu zuen. Sustrai Colina urruñarra (710 puntu) hurrengo fasean egonen baita, azaroaren 26an Baionan jokatuko den saiora sailkatu ondotik. Haren gibeletik, Nerea Ibarzabal 673 puntu, Jone Uria 660, Miren Artetxe (644,5) eta Maddalen Arzallus (635) hendaiarrak eta Ane Labaka (631,5).

Irungoaren ostean, lehen itzuliko finalaurreko bakarra geratuko da, Durangokoa, azaroaren 12an. Bigarren itzulia hasiko da gero, eta Amurrion, Baionan azaroaren 26an eta Bilbon jokatuko dira saioak Eta azkenik, abenduaren 18an finala izango da Iruñeko Nafarroa Arenan.

Aitor Errazkin lankideak segitu zuen finalaurrekoa bertatik-bertara