Emakume migranteen Irungo trantsitoaz aparteko begirada CBA Kulturgunean

Antxeta Irratia 2022ko aza. 7a, 00:00

Gari Garaialde argakizlariak emakume migratzaileen errealitatea irudikatzen duten 10 argazki hautatu ditu Irungo liburutegiko bisitariek gogoeta dezaten. 

'... ETA BIDEAN IRUNEN. Begirada bat bidean doazen emakumezkoei' argazki erakusketa topatuko duzute azaroak 30a arte Irungo CBA Kulturgunean. Gari Garaialde argazkilari irundarrak (Bostok Photo) egindako argazkiak dira denak. Irungo Harrera Sareko bolondresa da bera, eta 4 urteotan sareak lagundu dituen 23.000 migranteetako askorekin topo egin ondoan, "begirada desberdin batekin begiratzen ikasi" duelma aitortu digu. Bereziki, emakumezkoak. Irundik trantsitoan iragaiten diren migratzaileen artean gutxiengoa bada ere, haien gainean ezarri nahi izan du begirada.

Garaialdek azaldfu digunez, "migratzaile izanagatik dira biktima, baina emakume migranteen kasuan trataren biktima direla pentsatu ohi dugun arren, denetarik dago, eta norkbere istorioa du migrazio bide horretan". Hamaika bider entzun dugun Irungo errealitate honi aurpegiak, begiradak... jarri dizkio argazki-kamerari esker, helburu jakin batekin: "jendea etor dadila, argazkiak ikusi eta hausnartu dezan... Irunen gertatzen ari den errealitate hortaz, eta emakume migranteetaz dugun irudia, askotan okerra apurtzeko". Nolanahi ere, emakume hauek berbiktimizatu gabe egindako lana dela dio, migratzaile horietako bakoitzaren atzetik dagoen pertsona humanizatu nahian baizik.

Erlazionatuak