Bastardix taldeak kontzertua emanen du bihar Beran

Antxeta Irratia 2022ko aza. 4a, 00:00

Berako kultur etxean eskainiko du talde nafarrak emanaldia, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerak 5 euroko kostua izanen dute. 

Nafarroako Gobernuko Kultur eta Kirol Departamentuak, NICDO enpresa pubikloaren eskutik, Bira Nafarroan Barna zikloaren bigarren edizioa antolatu du aurten. Iaz egin zuten lehen edizioa eta Nafarroako talde eta artista berriei kontzertuak eskaintzako aukera ematen dien programa da. Ziklo honen barruan beraz, eta Berako Udalaren laguntzarekin, bihar (azaroak 5) Bastardix taldeak kontzertua emanen du Berako kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak 5 euroen truke eskura daitezke.

Bastardix Nafarroako folk-rock talde bat da, 2016. urtean sortua. Kritika soziala egin nahi dute euren musikarekin, salaketa, satira eta ironia erabiliz. Beraien helburua, Nafarroako musika panorama berritzea da eta horretan aritzen dira Gorka Lascort, As zait, Asier Garatea, Esti Iribarren, Ander Nagores, Joanes Arrizabalaga, Aron Arguiñano, David Erro eta Rubo taldekideak.