Airoski dantza taldeak ‘i ikusgarria’ antolatu du larunbatean Zokoako kiroldegian

Antxeta Irratia 2022ko aza. 4a, 00:00

Urruñan sendo erroturik, aurki 60 urte beteko dituen Urruñako Airoski dantza taldeak Arbonako Primadera dantza taldearen “i ikusgarria “ proposatuko du larunbat honetan. Emanaldia Zokoako Kiroldegian izanen da arratseko 20:00etan. Eta sartzeak egunean berean salgai jarriko dituzte 5 eurotan.

Urruñako Airoski dantza taldearen berri izateko edo beraiekin harremanetan jartzeko Airoski taldea izenean facebook orrira jo dezakezue edo instagramen ere dira. Baina aitzakia baliatu dugu, hitzordu honen aipatzeko eta Urruñako Airoski dantza taldea ezagutzeko. Maia Muruaga lankidea Amets Bidartekin mintzatu da.