Biriatuko herritarren erdia bilduko da San Martin besten idekitzeko Tripotx Afari herrikoian

Antxeta Irratia 2022ko aza. 4a, 00:00

Biriatuko San Martin besten abiatzean 520 lagunendako Tripotx Afaria prestatu dute. Hitzordua ostirala hontan da, eta txartel guztiak saldu dituzte. Afari honetarako tripotxak, aldiz, Camino Berri sagarnotegian prestatzen dituzte beti. 1.500 tripotx inguru, orotara 200 kg baino gehio. Horretan aritu dira 8 lagun hiru egunez lanean. Ez da leku eta aukera bakarra dena den, tripotxak dastatzeko aukera emango duenak. Biriatun ez ezik, Urruñan eta Hendaian ere usadioa dute San Martinetarako tripotxak jateko. Pausuko Xaia ostatuak, adibidez, tripotx afaria antolatu du, eta erreserbatuz gero, etxera eramateko ere eskura daitezke.

Tripotxak nola prestatzen dituzten jakin nahi izan dugu, eta Aitor Errazkin lankidea Camino Berrira hurbildu da, bertako nausiarekin Pierre Ibarbururekin elkartu da.