Vitagrama proiektua aurkeztuko dute Beran, Arizkunen eta Lekarozen

Antxeta Irratia 2022ko aza. 2a, 00:00

Labrit Multimediak sortutako Vitagrama proiektuaren aurkezpenak egiten ari dira eskualdean. Elizondo, Aniz, Amaiur eta Lesakatik pasatu ondotik, hilabete honetan Beran, Arizkunen eta Lekarozen egonen dira.

Labrit Multimediako kideak sortu dute Vitagrama proiektua, familiakideen memoria betirako atxikitzeko helburuarekin egin duten tresna digitala hain zuzen ere. Elizondon, Anizen, Amaiurren eta Lesakan dagoeneko egin dute proiektuaren aurkezpena eta azaroan Bera, Arizkun eta Lekarozen txanda izanen da.

Azaroaren 3an, ortzeguna, Beran eginen dute, 19:00etan Beralandetan. Hurrengo egunean, azaroak 4, Arizkuneko Medikuaren etxean ospatuko dute aurkezpena, arratsaldeko 19:00etan. Eta azkenik, azaroaren 11n, Lekarozen izanen da, 19:00etan baita ere.