Gazteentzako Streaming Live ikastaroa antolatu dute Etxalarren

Antxeta Irratia 2022ko aza. 2a, 00:00

12 eta 18 urte artean duten neska mutilei zuzenduta dago ikastaroa eta azaroaren 3an eta 10ean ospatuko da Etxalarreko Kultur Etxean.

Sarean Euskaraz plataformak eta Bortzirietako Euskara Zerbitzuak antolatuta, Streaming Live ikastaroa eginen dute Etxalarren azaroaren 3an eta 10ean. Kultur Etxean eginen da, 17:00etatik 20:00etara, eta 12 eta 18 urte bitarte neska mutilei zuzenduta egonen da. Ikastaroa doan izanen dela ere jakinarazi dute.

Sare sozialetako zuzeneko emankizunak nola egin ikasiko dute gazteek tailerrean eta horretarako, plataforma nagusiak ezagutu eta hauek egiteko zein tresna erabili daitezkeen azalduko dituzte. Honekin batera, eskualdeko gazteak euskarazko emankizunak egitera animatuko dituzte ikastaroan zehar.

Tailerrak doan badira ere, plazan mugatuak dira eta izena ematea beharrezkoa da sareaneuskaraz.eus webgunearen bitartez.