Azaroaren 1ean ospatutako Baserritarren egunaren ondotik, datozen egunotan hainbat ekitaldi izanen dituzte herrian haur, gaztetxo eta helduentzat.
Euskara Batzordeak eta Ekaitza Elkarteak antolatuta, Udazkeneko kultur ekitaldiak prestatu dituzte Arantzan. Ekaitza Elkarteak antolatutako azaroaren 1eko Baserritarraren egunaren ondotik, hurrengo egunotan solasaldia, antzerkia, kantaldia eta partis eta mus txapelketa ospatuko dituzte herrian.
Zikloaren hasierari segida emateko, ortzirale honetan (azaroak 4), Etxeko izenak: ezaugarri orokorrak eta Arantzako erabilera solasaldia emanen du Iturengo Andres Iñigo hizkuntzalari eta euskaltzainak. Liburutegian ospatuko da jarduera hau, arratsaldeko 19:00etan.
Azaroaren 5ean, larunbata, haurren txanda izanen da eta Oso printzesa iletsua antzerkia ikusi ahal izanen dute eskolan, 17:00etatik aitzinera. Gainera, 19:30ean, herriko etxeko arkupeetan, Aire Ahizpak taldea emanaldia eskainiko du kultur ekitaldiei bukaera emateko asmoarekin.
Azkenik, igandean (azaroak 6), partxis eta mus txapelketak ospatuko dira Ekaitza Elkartean bertan. Arratsaldeko 16:00etan partxis txapelketari hasiera emanen diote eta hau gaztetxoei zuzenduta egonen da. 18:00etan berriz, helduek mus txapelketa ospatuko dute.