Gure Txokoa elkarteak zuzendaritza batzordea berrituko du hurrengo batzar orokorrean

Antxeta Irratia 2022ko aza. 2a, 00:00

Azaroaren 12an ospatuko du Berako Gure Txokoa elkarteak urteroko batzar orokorra. Iamoteneko egoitzan eginen dute, 19:00etan eta 19:30ean, eta batzarraren helburu nagusia zuzendaritza batzordea berritzea izanen da. 

Berako Gure Txokoa elkarteak zuzendaritza batzordea berritu nahi du eta horretarako, deialdia egin du nahi duen guztiak azaroaren 12an ospatuko den batzar orokorrean parte hartzeko. Bi bilera eginen dituzte Iamotenean, bata 19:00etan eta bigarrena 19:30ean.

Zuzendaritza batzordean parte hartu nahi duenak egun berean aurkeztu beharko du bere burua. Izen guztiak aurkeztuko dituzte bileran eta ondotik, bozketa eginen dute. Talderik osatu ez duen norbaitek zuzendaritzaren parte izan nahi badu, Gure Txokoako egoitzan hori azalduta, bertakoek egoera berean dauden bertze pertsonekin harremanetan paratuko dituzte.