Elizondoko Txokoto tabernak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu hilabete honetan

Antxeta Irratia 2022ko aza. 2a, 00:00

Kultur ekitaldien artean, poesia errezitaldiak, liburu aurkezpenak, kontzertuak eta dokumentalen proiekzioak ospatuko dira bertzeak bertze. 

Elizondoko Txokoto tabernan hainbat kultur antolatu dituzte azarorako. Jakinarazi dutenez, ekitaldi guztiak debalde izanen dira eta bi hizkuntzetan emanen dira, gazteleraz eta euskaraz.

Kultur ekitaldien ziklo honi hasiera emateko, igande honetan (azaroak 6) Ainhoa Urienek poesia errezitaldia eginen du, arratsaldeko 19:30ean. Lehendabiziko jarduera hau euskaraz izanen da. Azaroaren 20an berriz, Tere Irastortzaren Mundua betetzen zenuten liburuaren aurkezpena izanen da, arratsaldeko 19:30ean eta euskaraz baita ere. Hilaren 23an, ordu berean, Pedro Mari Esarteren txanda izanen da idatzi berri duen Relato sociológico de la conquista navarra 1512-1524 liburuaren aurkezpena egiteko. Ekitaldia hau gazteleraz izanen da. Azkenik, azaroaren 27an, Taigako sekretuak dokumentala proiektatuko dute, 18:00etan euskaraz eta 19:30ean berriz, gazteleraz.

Kontzertuei dagokionez, bi musika emanaldi antolatu ditu Txokoton hilabete honetan ere. Lehena azaroaren 11n izanen da eta orduan, Tokyo Sex Destruction taldeak joko du. Azaroaren 25ean azkenik, The Brontës taldeak eskainiko du emanaldia. Bi kontzertuak gaueko 22:30ean hasiko dira.

Ekitaldi guztiak doan izanen dira, baina plaza mugatuak dituzte. Lekua erreserbatzeko 688 24 07 51 edo 666 37 49 01 telefonoetara deitu beharko da.