Mikel Udangarin abeslariak piztu zuen Irrisarriko txondorra pasa den larunbat arratsaldean. Aurten modu sinbolikoan egin dute piztea, Basoetan suteak izateko arrisku handia zegoelako.
Ehun lagun baino gehiago bildu ziren pasa den larunbatean (urriak 29) Igantziko IrriSarri Landeko txondorra pizteko. Aurten, Mikel Urdangarin abeslari omentzeko baliatu zuten ekitaldia eta txondorra modu sinbolikoan piztu zuen honek, baso suteak egoteko arriskua zela eta.
Sute arriskuaren aitzinean ardura hartuta, IrriSarri Landeko zuzendaritzak txondorra bertze modu batean piztea erabakia zuten, arriskua sahiesteko asmoz. Bederatzigarren urtez ospatu zuten pizte hau eta Mikel Urdangarinek egin zuen aurten. Behin arriskua pasatuta, txondorra piztuko dute eta betiko moduan, IrriSarri Landeko parrilletan erabiliko dute bertatik ateratako ikatza.