Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak azaroaren 19an Hego Euskal Herriko hiriburuetan "pobretze eta bizitzaren garestitze prozesu etengabearen aurka" manifestatzeko deia egin du. Besteak beste, "1.400 euroko gutxieneko soldata eta 1.260 euroko gutxieneko pentsioa" eskatzen dute, "langileen lana duintzeko eta langile klasearen pobretze prozesua moteltzeko".
Eusko Jaurlaritzaren Pobreziaren eta Gizarte Ezberdintasun Inkestaren datuak baliatzen dituzte errealitate gordina deskribatzeko. Izan ere, lanean ari den geroz eta herritar gehiago aurkitzen da estu eta larri, inflazioaren gorakada eta ordainsarien arteko arrakala handitzen doan heinean. Eta horren ondorioz, "egungo pobrezia egoera kronifikatu eta jasangarri egiten duen eredua baino, babes sitema duina eraikitzeko benetako eztabaida beharrezkoa dela", azaltzen dute Eskubideen Karta Sozialetik.
Baina horretan ere, euskal gobernuaren azterketen arabera, pobrezia arriskuan dauden 100 pertsonatik prestazio sistemak 30 pertsona pobreziatik kanpo uzten ditu, 37 pertsona babesa dute, baina ez die uzten pobreziatik ateratzen, eta geratzen den % 33a soilik ateratzen da pobrezia egoeratik. Beraz, sistema ez da nahikoa, eta nabarmen hobetu beharra dago.
Bidasotarrak azaroaren 19an Donostiako bulebarretik arratsaldeko 17:30an abiatuko den manifestaldian parte hartzera deitu dituzte. "Herri honetan inor atzean ez gelditzeko borrokan" honako eskaerak exijitzen dituzte.
1- Energiarako eskubidea eta trantsizio ekologikoa
• Energia-sektorearen publi kazioa, kontrol publiko eta soziala.
• Produktu energetiko guztien prezioak kontrolatu eta mugatu.
• Trantsizio energetikoa demokratikoki plani katzeko bideorria.
2- Langileon lana duindu
• Gutxieneko Soldata 1.400 euro eta gutxieneko pentsioa 1.260 euro; bietan gutxienez KPI errealaren igoera.
• Emakumeon arrakalarekin bukatu.
• Zaintza lanak aitortu eta banatzeko politikak zehaztu.
3- Zerbitzu publikoen defendatu
• Kalitateko Zaintza Sistema unibertsala eta doakoa garatu.
• Osasun-zerbitzua indartu.
• Hezkuntzari bideratutako inbertsioa handitu.
4- Oinarrizko eskubide eta beharrizanak ziurtatu
• Etxegabetzeak debekatu, alokairuen eta hipoteken prezioa mugatu. Turisti kazioa gelditu, desazkunde turistikoaren norabidea hartu. Etxebizitza eskubide subjektibo erreala.
• Elikadura osasuntsua eta bertakoa sustatu. Oinarrizko elikagaien eskuragarritasuna arautu.
• Garraio publiko azpiegitura hobetu, prezioen jaitsiera iraunkorki eta sakondu.
• Bermatutako oinarrizko errentan Kartatik egindako Herri Ekimen Legegilea kontuan hartu.
• Pertsona guztien egoera erregularizatu.
5- Aberastasunaren bidezko banaketa
• Zerga erreforma egin. Enpresen mozkinengatik, aberastasunarengatik eta errenta altuengatik ordaindu beharreko zergak nabarmen handitu.
• Zorrari dagokionez, herritarren zorraren auditoria.
6- Bakea eta Burujabetza
• Gerrari ez, irtenbide baketsuaren aldeko elkarrizketa bidea sustatu.
• Demokrazia eta erabakitzeko eskubidean aurrera egin: Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldeko urratsak eman.