Berdintasun politika abiarazteko eta euskararen erabilera eskaxari neurri hartzeko mozioak aurkeztuko ditu Abotsanitzek

Antxeta Irratia 2022ko urr. 26a, 00:00

Aurrekontu partehartzaileak antolatzeko ere, 450.000 euroko partida eskatuko du. Eta ISS garbiketa enpresari kontratuaren luzapenari dagokionez, "lan-gatazka eta negoziaketa bete-betean enpresa saritu beharrean, betetzen ez duen kontratua salatzeko" botu partikularra emango du.

Ostegun honetan ospatuko den urriko udalbatzak hainbat eztabaidagai mamitsu izango ditu gai ordenean. Udal Gobernuak hamargarren urtez tasa eta zergen izozteko proposamena edota Agenda 2030 Ekintza Planaren onarpena besteak beste. Baina ISS enpresari udal gobernuak luzatu nahi dion urtebeteko kontratua izango da denen artean eztabaidatsuena. Talaiako gurasoe elkarteak mozio bat aurkeztuko baitu. Eta Abotsanitzek ere, boto partikularra aurkeztuko du. Igor Enparan bozeramaleak azaldu duenez, "ez dugu ulertzen, negoziaketa betean aurkitzen direnean, abenduan iraungitzen den kontratu bat urrian berritzea lan baldintza beretan". Kontratua abenduaren 29an iraungitzen dela oroitarazi du, eta aurreko eguna arteko epea duela udalak hau berritzeko. Halere, berritze horri botu partikularra aurkeztuko diote, "enpresak gaur egun betetzen ari ez den kontratu bat, luzatu beharrean salatzea dagokiolako".

Abotsanitzen hiru mozioak

Bestalde, Abotsanitzek garrantsitutzat jotzen dituen beste hiru arazori neurri hartzeko proposamena egingo du. Batetik, udalak burutzen dituen ekimen eta politiketan genero ikuspegi falta nabaria dela deritzote. Eta 2020ko martxoan Hondarribiako I. Berdintasun Plana onartu zenetik, berdintasunaren izenean egin diren ekimenak "estetikoak" izan direla. Hortaz, hartutako konpromisoak bete ditzala galdegino diote udal gobernuari. Besteak beste Berdintasun Batzordea eratu eta maiztasunez biltzea. Eta plangintza operatibo bat sortzea, eta homologatutako enpresekin lan egitea berdintasun edukiak garatzerako orduan.

Bestalde, urriarern 14an Soziolingustika Klusterrak aurkeztuzituen 2021eko kale entzuketa inkestaren datuekin kezkaturik azaldu da Abotsanitz. Horren arabera, kaleko euskararen erabilera %16,4ra apaldu da azken bost urteotan. Eta Hondarribia herri euskalduna izanik, "ezagutza aldetik hala bada ere, erabilera gainbeheran dator" Enparanen ustetan. Hortaz, herriko ekintza, jarduera eta plangintza guztietan honek euskararen erabileran izango duen inpaktua aztertzea, eta kaltegarria izango bada neurri konpentsatzaileak ezartzeko plan bat eskatuko dute.

Azkenik, Irun edo Hendaiako herrietan egiten den bezala, udal aurrekontu partehartzaileen prozesu egoki bat abian jartzeko 450.000 euroko partida proposatuko dute. Iaz Udal Gobernuak 500.000 euroko partida bideratu zuen halako ekimen bat burutzeko aurreneko aldiz. Eta herriko haur parke bat estaltzeko konpromisoa hartu zuen udalak. Baina Abotsanitzeko bozeramalea ez dago ereduarekin ezta emaitzarekin ere ados. "Zuk nik bezala ikusi duzunez, ez dugu haur parke estalirik oraindik, eta aurrekontu partehartzailea deitu zioten horretan gauzatu ez ezik, benetazko partehartzea bultzatuko duen prozesu bat antolatu behar du udalak lehenbailehen". Izan ere, Udal Gobernuak aldez aurretik hautatutako 5 proiekturen artean aukeratzeko proposamena izan zela oroitarazi du. Eta horrek ez ditu administrazio publikoek partaidetza prozesuetan betebeharreko irizpideak betetzen.