Udal Gobernuak Hondarribiko Agenda 20230aren EKintza Plana onartzera eramango du ostegun hontako udalbatzara. 2009an udalak lehendabiziko ekintza plana onartu zuen. Eta orduz geroztik, Udalsarea 21eko kidea izan da (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea). Baina urteek aurrera egin ahala, garai bateko helburuak bete ala ez, ingurumen eta jasangarritasunari buruzko erronkak eta metodoak zaharkituak geratu dira. 2017an Hondarribiko Iraunkortasunerako I. Ekintza Plana berrikusteko prozesua abiarazi zuten. Eta anartean Agenda 21 izandu zena, Agenda 2030 bilakatu da. Fase berri honi heltzeko ekintza plan berria onartu nahi du udal gobernuak.
Kalixa Silanes, Ingurumenerako udal ordezkariak azaldu duenez, bost dira helburu nagusiak, Hondarribia iraunkorra eraikitzeko. Eta uztailan eta abuztuan alderdi politiko guztiekin partekatu ondoren, planari ekarpenak egiteko epean deus jaso ez dutenez, urriko udal osoko bilkurara proposatu du. Behin onartuta, datozen urteetan aurrera eramango diren proiektuak garatzeko ekintza plana oinarrizkoa baita.