Pepito Iantzi akordeoilari lesakarra izan zen musika talde honen kidea eta beraz, dokumental honen protagonistetako bat. Gaur izanen da aurre estreinaldia Donostiako Victoria Eugenian eta azaroaren 4an estreinatuko da zinema aretoetan.
Los Xey, una historia de película da dokumental honen izenburua. Eneko Olasagastik eta David Berraondok zuzendu dute lan hau eta talde honek izan zuen ibilbide handia kontatu nahi izan dute bertan. Tartean, Lesakako akordeoilari bat egon zen talde horren sorreran, Pepito Iantzi musikaria hain zuzen ere. Gaur emanen dute lehen aldiz dokumentala Donostiako Victoria Eugenia antzokian eta azaroaren 4tik aitzinera, zinema aretoetan egonen da ikusgai.