N-121-A egokitzeko lanek oztopoak eragingo dituzte egun hauetan Doneztebe parean

Antxeta Irratia 2022ko urr. 25a, 00:00

Ortziralera bitarte Doneztebeko bi sarreretan aldaketak egonen dira N-121-A errepidean egiten ari diren lanengatik.

Aste honetan zehar, Doneztebe parean, lanak egiten ari dira N-121-A errepidean. Zehazki, zuntz optikoa duten hodiak babesteko lanak burutzen ari dira eta horregatik, aldaketak egonen dira egun hauetan Doneztebeko bi sarreretan. Alde batetik, bihar arte (urriak 26), Irundik Iruñerako norabidean itxita egonen da herrira sartzeko sarrera. Bitartean, ibilgailuek Legasako irteeratik sartu beharko dira Doneztebera. Asteazkenetik ortziralera bitarte aldiz, Doneztebetik N-121-A errepidera sartzeko irteera itxiko dute. Orduan ere Legasako irteeratik atera beharko dira ibilgailu guztiak.