Legarraldeko ekoizpen biologikoa bultzatzeko proiektua erdizka baizik ez da aitzinatu lau urtetan

Antxeta Irratia 2022ko urr. 24a, 00:00

Hendaia eta Urruña artean kokatzen den 20 hektareako Legarralde lur-eremuak laborari gazteentzako aukera berri bat ekarri du. Baina tokiko ekoizpena sustatzearekin batera, proiektua aitzinatzeko aurreikusia zen salmenta gunerik ez da gauzatu oraino.

Hendaiako herriko etxeak 2018an Legarraldeko lurrak erosi, eta laborantza biologikorako bideratzea erabaki zuen, Safer erakundeak, EPFL egituraren parte-hartzearekin. Herriko laborantza lur eskaxak gordetzeko helburua zuen proiektuak, biologikoaren sektorean proiektu bat plantan eman nahi zuten laborari gazteei bideratuta.

Orduz geroztik, Hendaiako aldean diren Legarraldeko 12 hektareetan 3 laborarik alokatzen dizkiote lurrak herriko etxeari, eta euren proiektuak aitzinatzen eginahaletan ari badira ere, kexu dira. Izan ere, tokian tokiko ekoizpenak sustatzearekin batera, proiektuak ekoizpen horien merkaturatzeko proiektu oso bat aurreikusten zuen ere, besteak beste. Eta Patrik Larrondo baratzezainak dioenez, oraindik ere hori ez da aitzinatu. Salmentarako gune txiki bat egin behar zen, baina ekoizpenak abian jartzeaz haratago, urratsak ez dira eman orain artean.

Maia Muruaga lankidea Legarraldeko lurretan izan da laborariekin kalakan.