Hamabigarren urtez jarraian, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE-IHEZI Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntza egonaldia proposatzen dute. Euskal sortzaile batek parte hartuko du aurtengoan ere, baina urrutitik iritsita. Zoe Bray antropologa, irakasle eta idazleak irabazi baitu aurtengo edizioa, eta hilaren 28ra arte Hendaiako Nekatoenea etxean dago. Egonaldi honetan, umeei zuzendutako abenturazko ipuin bat idazten ariko da.
Hendaiako Abadia Eremuan kokatua, Nekatoenea etxaldea hausnartu eta lasaitasunez lan egiteko leku zoragarria dela nabarmentzen du. Zoe Bray, Nevadan bizi da, eta baina ama baxe-nafartarra du.
Aitor Errazkin lankidea berekin elkartu da Nekatoenean