Aita Mari erreskate-ontzia Pasaiako portuan aurkitzen da urriaren 10az geroztik, bere bederatzigarren misioa edo espedizioa prestatzen. Eskifaia 13 lagunek osatzen dute, eta Mediterraneo Itsasora partitzeko asmoa dute urria bukaera honetan.
Izaskun Arriaran, Aita Mariko misio buruak azaldu digunez, betiko oztopoez gain, Italiako eskuin muturreko gobernu berriarekin zein arazo topatuko dituzten kezkaturik daude, portuak itxiko dizkietelakoan.
Anartean, Mikel Telleria musikariak 'Hala Ere' kantua plazaratu zuen joan den udan, Aita Mari itsqas-salbamendu ontziak bizi izan dituenak gizarteratu nahian. Eta bideoklipa ere argitaratu dute.
Biekin hitzegiteko aukera izan dugu kantuaz eta kosta ala kosta aurrera daramaten proiektu humanitarioari buruz.