Hondarribiko 50 dendatan bat egin dute 'Euskadi Bono Denda' kanpainarekin

Antxeta Irratia 2022ko urr. 19a, 00:00

Eusko Jaurlartizak 'Eukadi Bono Denda' kanpaina berri bat martxan jarri du tokiko merkataritza suspertzeko. Eta Hondarribian, euskal gobernuak eskaintzen duen diru kopuruaz gain, Udalak 40.000 eurorekin laguntzen du hirugarrenez egiten den kanpaina hau. Komertzioetan kontsumoa sustatu, eta aldi berean, hondarribitarren patrikak laguntzeko baliagarria izateko helburua du. Oraingo honetan, herriko 50 establezimenduk bat egin dute kanpainarekin, eta abenduaren 4a arte aukera izango da deskontua lortzeko.

Pertsonako bost bonoren muga dago, eta erosketa egiterako garaian NAN zenbakia ematearekin aski izango da bonuaren deskontua lortzeko.


Informazio guztia hemen eskura daiteke: www.euskadibonodenda.eus

 

Erlazionatuak