"Bularreko minbizia heriotzarekin lotu ohi da, baina %80a sendatzen ala kronifikatzen da"

Antxeta Irratia 2022ko urr. 19a, 00:00

Donostiako Onkologikoko buruak, Arrate Plazaolak, 36 urte daramatza onkologo, eta 20 bat bularreko minbizian berezitua. Lan orduetatik kanpo ere horretan ematen du bere borroka, Katxalin elkartearekin, hitzaldiak ematen ditu ere bolondreski, autoesplorazioaren garrantziaz pedagogia egiten. 

Bularreko Minibiziaren Kontrako Eguna da gaurkoa (urriaren 19a). Eta ikerketaren aldeko aldarrikapenak ugari, eta ekimen sinboliko anitz antolatu ohi dira. Baina errealitate honen gibelean dagoenari argi izpi bat jarri nahian, Donostiako Onkologia buruarekin, Arrate Plazaolarekin hitz egin dugu. Katxalin, bularreko minbiziaren kontrako elkarteko partaide da sentsibilizazio lana eginez, eta autoesplorazioaren beharrari buruz sentsibilizatzeko hitzaldia eman ohi du bolondreski Gipuzkoan herriz-herri.

Donostiako Onkologiaburuak argi du, autoesplorazioa ez ezik, emakumeak mamografia kanpainak dituztela detekzio goiztiarrerako tresnarik onena. Nahiz eta, kasu zenbaitzuetan, aski ez izan kasu guztiak atzemateko. "Hiru eratan aurkitzen dugu gaitza, norberak autoesplorazioan koxkor bat edo titi-punta barruraka sartu zaiolako, detektzio goiztiarrean mamografia egiterakoan, eta bestea da, norbere ginekologora ohiko errebisioan diagnostikatzen deneané, dio Plazaolak. Nolanahi ere, Badago oraindik norbere burua aurkitzen duena, gehienbat emakume gazteetan, ez direlako mamografia kanpainetan sartzen.

Zentzu honetan, 49-70 urte artekoetan, bi urtetan behin egiten da mamografia kanpaina. Eta kasu gehienak adin tarte horretan ematen dira, "baina %30 bat adin horren aurretik diagnostikatzen dira" adituaren arabera, norberak autoesploratuta.

Edozein zalantzaren aurrean, beti medikutara jotzea gomendatzen du. "Jendea bedlurrak bultzatuta mugitu ohi da minbiziarekin", dio, "baina asko garatu dira gauzak, eta heriotzarekin lotzen bada ere, geroz eta gehiago sendatu edo kronifikatzea lortzen da". Gipuzkoan kasuen %90a sendatzea lortzen da datu ofizialen arabera. Horregatik, beste eritasun askorekin bezala, "minbiziarekin bizitzen" ikasi beharra dagoela dio.