Ramon Perez Perez, 1931ko hauteskundeetan hautetsi hautatua izan eta ondoren alkate izendatu zuten. Baina 36an errepresaliatua, erbestean hil zenez sekulan ez da ofizialki errekonozitua izan.
Hondarribiko PSE alderdi sozialistak Udalak Ramon Perez, erbestean hil zen Hondarribiko azken alkate errepublikarrari errekonozimenduaren aldeko ekintzak garatu ditzala eskatu dio Txomin Sagarzazu alkateari. Errepresioaren eta erbestearen ondorioz, ez zuen aintzatespenik izan. Eta ez dago herriko alkateen katean edo zerrendan ere.
Urriaren 5ean Espainiako Senatuan onartu den Memoria Demokratikoaren Legea Hondarribian ezar dadin eskatu dio, azken alkate errepublikarra errekonozitzeko. Era berean, errepresaliatu eta fusilatuen kasuan, Jesus Carrera Olascoaga, militante komunistari, eta Jesús Mangado txoferrari – biak fusilatuak – ezarritako heriotza-zigorrak eta Margarita Araneta “gorria izateagatik”, Fermín Sanz de Rio gudarien kapitaina, eta agintari frankistek auzipetutako beste batzuri ezarritako zigor-agiriak behin betiko baliogabetzeko eskatu diote udalari ere.