Hegoaldeko enpresek zailtasun gutxiago dituzte Iparraldean aritzeko, eta 430 milioi euro fakturatu dituzte, Iparraldeko entrepresek arazo administratibo gehiago topatzen dituzten bitartean.
Bidasoaz bi aldeetako enpresen arteko hartu-emana eta mugazgaindiko jarduera ekonomikoa bultzatu nahian dabiltza erakunde publikoak. Euskadi-Akitania-Nafarroaren arteko hainbat proiektu badira horri begira, baina hiru administrazioen araudiak desberdinak izanik, enpresek ez dituzte arau-joko berberak Bidasoaz gaindi jauzia ematerako garaian.
Hala eta guztiz ere, iaz 660 milioi euroko fakturazioa egin zuten Ipar zein Hego Euskal Herriko enpresek mugazgaindiko lanetan. Haatik, Ipar Euskal Herriko enpresek hegoaldean ezartzeko zailtasun administratiboak dituzten bitartean, aldrebesko norantzan arazo handirik gabe ari dira lanean. Horrela, hegoaldeko enpresek gorago aipatutako kopuruetatik 430 milioi euro fakturatu zuten. Maite Varelak, 'Mylmugan' mugazgaindiko aholakularitza zerbitzuko arduradunak azaldu digunez, araudiak desberdinak izateaz gain, enpresei egiten zaizkien kontrolak ere ez dira zorroztasun maila berekoak. Eta badira hainbat enpresa ere, ez dituztenak baldintza guztiak betetzen.
Errealitate honi buruzko xehetasunak eman dizkigu, bere bulegoa Ficoban kokatua duen MylMuganeko aholkulariak.