Balle Perdue kolektiboak, Manu Berk-ek idatzi 'GORA! selfie bat Siouxen artean' ikuskizuna eskainiko du ostiralean Hendaian. Borderline Fabrikak 4. Harria Festibala antolatu du, eta musika, antzerkia eta performance-a uztartzen dituen duela hiru urteko ikusgarri hau Hendaiako tren geltokiko plazara ekarriko du. Kale-ikuskizuna 20:00etan izanen da.
Ander Fernandez, Borderline Fabrikako kideak azaldu digunez, Manu Berkek-en nerabezaroan oinarrituta dago. "Hark idatzirikoa da, eta 90. hamarkadako erreferentzia hainbat ditu lanak, beti euskaldunak sioux-ekin edo indioekin parezkatuz". Mikrosoziologia lan bat ere bada egilearen arabera.
Festibalaren gainerako hitzorduak
Dena dela, 4. Harria Festibala ostegunez hasiko da, Alexia Papantchevek eskainiko duen 'Inventarium' tailerrarekin 19:00etatik aurrera. Aizpurdi Lizeoko ikasleekin topaketa egin ondoan, haien bizitzako istorioak entzun ahal izango dituzue bertan.
Larunbatean, aldiz, arkeologiaren eskutik arrasotei buruzko gogoeta hitzaldi batekin hasiko dira. Eta gero, Mireia Miracle hitzik gabeko pailazoaren saioa, Laurie Fouveten irakurketa poetikoa edota Sebastiuen Desgrans-ek eskainko duen magia ikusgarria izango dira Bordeline Fabrikaren 4. Harria Festibaleko proposamenen artean. Eta Geltoki auzoa biziarazteko helburua dutenez, igandean, bazkari herrikoia ere proposatzen dute tren geltokiko esplanadan.
Maia Muruaga lankide mintzatu da Ander Fernandezekin.