Talde txuribeltzaren ekonomiarentzat lagungarri izan daitekeen Espainiako Errege Kopan, Europan lehiatzen ez diren Liga Santanderreko taldeetako bat izango du arerio urtarrilan Espainiako Errege Kopan.
Aspaldiko partez ez zela Stadium Galen halako girorik bizi. Federazio Kopako gainerako partidetan ez bezala, harmailak beteak ziren Real Unionek egindako babes deialdiari erantzunez. Montororen gol bakartiari esker, Terrassari 1 eta 0 irabazita, final-erdietara sailkatu zen talde txuribeltza. Eta aldi berean, Errege Koparako txartela eskuratu dute. Aitor Zulaika entrenatzaileak balioan jarri nahi izan du lortutako balentria. "Urte hontako helburu nagusia lehen mailako talde bat Galera ekartzea zen, denontzat, eta lortu dugu", nabarmendu du.
Izan ere, urtarrilean Europan jokatzen ez duten Liga Santanderreko talde bat egokitu zaio Real Unioni, Galen partida bakarrera Espainiako Errege Koparen kanporaketa jokatzeko. "Federazio mailan ari garen taldeon zailtasun ekonomikoak jakinak dira, eta halako partida bat balsamoa izan daiteke, lagungarria, zaleek eta jokalariek merezi dutela ahaztu gabe", esan zuen Zulaikak partida ondokoan. Izan ere, gorriak ikusi dituzte denboraldi hasiera honetan. Irailaren 12tik urriaren 12ra hamar jokalari lesionatu egin dira, eta horiekin akordatzen dela nabarmendu du. Baina "lesioen drama gaindituko dugu ere, eta Ligan, Federazio Kopan eta Errege Kopan ere bizirik gaude", azpimarratu du.
(Argazkia: Gio Batista)