Pole Emploi-k Hendaiara ekarri du Donibane Lohitzuneko bere ohiko zerbitzua 18 hilabeterako

Antxeta Irratia 2022ko urr. 11a, 00:00

Hainbat urteko elgarlanaren emaitza, Pole Emploi Hendaian kokatuko da heldu den astetik goiti. Intzura industrigunean dagoen LAN-EKO Hendaiako Herriko Etxeko laguntza zerbitzuaren lokaletan emango du bere ohiko zerbitzua. Izan ere, Donibane Lohitzuneko Pole Emploi-ren lokala arraberritu beharretan dira 18 hilabetez. Lanak dirauten bitartean, eta Hendaiako eskaera handia dela ikusirik, lan hitzarmena adostu dute Hendaiako herriko etxearekin. 

Hemendik aurrera beraz, lanpostuak eskeintzen dituzten enpresek hitzordua hartu ahal izango dute Hendaiako bulegoan. Baita lan bilaketan ari den herritar orok ere.

Hitzarmena astelehen honetan izenpetu dute, eta 18 hilabeteko iraupena izango du.

Aitor Errazkin lankideak bildu dizkigu xehetasun guziak