Jaizkibel konpainiaren hazia ongi errotuta, Loratzen Eguna ospatuko dute urriaren 22an

Antxeta Irratia 2022ko urr. 10a, 00:00

Bere 25. urtemuga dela eta, egun osoko ospakizuna antolatzen ari dira. 22. konpainia "hemen dagoela" eta "aurrera jarraitzeko grina" aldarrikatuko dute atzera eta aurrera begiratuz, eta dantzan.  

Jaizkibel konpainiak Hondarribiko kaleak hartuko ditu urriaren 22an. Oraingo honetan alarde egutegietatik kanpo, eta bestelako ospakizun doinu batzuekin. 25 urte betetzen ditu konpainiak. Eta hasieran ereindako haziak sustrai sendoz ernaldu eta loratu egin dela aldarrikatu eta ospatu nahi dute. Oihana Etxebarrieta, Jaizkibel konpainiako kapitainak dioenez, "urrutitik dator Jaizkibel konpaina eta urrutira goaz". Izan ere, aurtengo alarde egunean herri mailan aurrerapauso garrantzitsuak eman badira, konziente dira ez dutela hasierako helburua lortu oraindik. "Nork esango luke konpainia sortu genuenetik 25 urte geroago, egongo ginen tokian egongo ginenik, ezin zaigu buruan kabitu espazio publikotik, ospakizunetatik kanpo uztea emakume izan hutsagatik", dio kapitainak. Halere, pasatako urteak eta gero, Jaizkibel konpainaren "gaztetasuna eta aurrera jarraitzeko grina" ospatu nahi dute. Geroz eta gehiago direla, eta 22. konpainia hemen dagoela aldarrikatzeko.

Loratzen Eguna

Loratzen Eguna aurrera begiratuko dute, baina nondik datozen begibistatik galdu gabe. Horrela, konpainiak bizitutako mende laurden hontako ibilbide historiko batekin hasiko dute eguna, 10:30etan. Toki mugatuak daude eta jaizkibel25urte@gmail.com era idatzi behar da lekua erreserbatzeko.

Ondoren, eguerditan, Gipuzkoa plazan bilduko dira Loratzen Egunaren txupinazioa egin eta egun osoko festaz gozatzeko. Jostaldin egingo duten herri-bazkariaren aurretik, Santiago kalean hitzartuak dira girotzeko. Eta bazkarirako txartelak 20 eurotan dituzue Hondarribiko Viv Vintage arropa dendan, Ipotx gogo-dendan, Rafael tabernan eta Muaran. Baita Irungo Hazian ere.

Bazkalondokoan ospakizunarekin jarraitzeko, Bentan elkartuko dira, kontzertuak eta ekitaldi nagusia egiteko. 18:30etan "izan garena eta garena" ospatzeko omenaldia egingo dute. Eta ondoren, 19:30etan kontzertuak hasiko dira: Hondarribiko The iingles taldea, Anari, Pinpilinpussies eta Merina Gris egongo dira.

Eguna denek ahal bezainbat gozatu ahal izateko, eta antolatzeko lan handiak eskatzen dituenez, bolondresak behar dituzte "askok gutxi eginda, gutxi batzuk dena egin behar za izateko". Izena emateko: https://labur.eus/aNC8D