Talaian aski esan dute, pilatutako zikinkeriak derrigorrezko hezkuntza zigor bilakatzen ari zaielako

Antxeta Irratia 2022ko urr. 10a, 00:00

Lehen Hezkuntzako ikasleek eskolatzea betebeharra duten bitartean, Haur Hezkuntzako hainbat ume eskolara ez eramatea erabaki dute zenbait gurasok, dagoeneko gaixotu egin direlako. 

Udazkeneko lehen hostoak, lurra, hautsa, armiarmak eta aurreneko arkakuxoak azaltzen hasi dira Talaiako eskoletan. Hondarribiko Udalak Loraitz haurreskolan eta Satarkan zerbitzu minimoak handitzeko eskaera luzatu duen bitartean, Biteri eta Bordarin egoera ere jasanezina bilakatu da. Apirilaz geroztik behar bezalako garbiketarik egin gabe, zikinkeria pilatzen doa. Eta udazken hasierarekin egoera okertu egin da.

Joan den ostiralean, aski esan dute. Eta ikasturte hasieran modu sinbolikoan eta portesta gisa patiora ateratzea erabaki zuten bitartean, joan den ostiralean klaseak kanpora atera zituzten literalki. Norkbere mahaiak eta aulkiak hartu eta klasea kanpora eraman zituzten Bordari eskola, 400 ikasleek klaseak jolastokian emanez, eguzkipean, baina ikasgela barruko zikinkeriaz aldendu nahian.

Eider, LH 6ko irakaslea da. Eta klasea patioan ematen ari zela mintzatu ginen berekin ostiralean.