Dietetika eta nutrizio zentroak hitzaldi eta tailer programa oparoa antolatu du ikasturte honetan, pandemia ondotik atzeman dituzten elikadura nahasmenduei neurri hartu nahian. Antxeta Irratian ere, asteartero pasako dute kontsulta.
Elikaeskola Hondarribian kokaturik dagoen dietetika eta nutrizio zentroa da. Pandemiaren ondoren egindako kontsultetan gorputzarekiko presio eta elikadura nahasmenarekin zerikusia duten portaerak areagotu egin direla atzeman dituzte. Egoera honekin amaitzeko eta familiei laguntzeko asmoz hitzaldi eta tailer ugari antolatu dituzte datozen hilabeteetarako. Haien eskaintzaren berri jasotzeko https://elikaeskola.com/ atarian dituzute xehetasun guztiak.
Halere, haien dibulgazio gosea asetu nahian, eta gure entzule zein haien familien osasunarekin pentsatuz, Antxeta Irratian ere izango ditugu asteartero ikasturte honetan. Hondarribiko ElikaEskola eskualde osora hedatuko dugu aurten gure uhinen bidez.
Hondarribitik eskualde osora uhinetan
Dakizuenez tematika desberdinetako irratsaioak eskaintzen ditugu egunero Antxeta Irratiko iluntzeko programazioan. Eta gaurko honetan, asteartetan gugana etortzen diren Elikaeskolako kideen aurkezpenarekin gatoz. Hondarribiako ELIKAESKOLA-rekin batera elikadurari loturiko hainbat gai jorratzen hasi gara. Eli Gallego Moreiro, Garazi Lizarraga Lertxundi eta Jone Larrañaga Zumeta bertako profesionalek kontsulta pasa baino, bidasotarrak laguntzera datoz irratira, asteartero 20:00etatik 21:00etara.