Aurreko egunetik telefonoz abisatuta, nekazal auzoetako zein hirigunea urrun duten 65 urtez gorako herritarrak dohainik eramango dituzte etxetik hirigunera, mandatuak egin edota udal zein osasun zerbitzutara.
Hondarribiko Udalak eta Behemendi landa garapenerako elkarteak lankidetzan, nekazal auzoetako etxaldeetako zein hirigunetik urrun bizi diren 65 urtez goitiko herritarren zerbitzura dago. Erabiltzaileek aski dute 24 ordu lehenagotik telefonoz (611 721 959) deitu
Bidez Bide ekainean jarri zuten martxan, baina udan oporrak hartu eta gero, urriko lehen aste honetatik bertatik aurrera martxan da berriz ere. Hondarribiko Udalak eta Behemendi landa garapenerako elkarteak lankidetzan, nekazal auzoetako etxaldeetako zein hirigunetik urrun bizi diren 65 urtez goitiko herritarren zerbitzura dago. Erabiltzaileek aski dute 24 ordu lehenagotik telefonoz (611 721 959) deitu, eta eskaeraren araberako garraio zerbitzua izanen dute eskura. Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00etara.
Gotzone Larrarte zinegotziak azaldu duenez, herriko zerbitzuetara hurbiltzeko zailtasunak dituzten pertsonak daudela identifikatua zuen udalak. Eta duela 10 bat urte baserrietan bakarrik bizi ziren adineko pertsonentzako proba bat egin eta gero, oraingoan zerbitzua orokortu egin nahi izan dute.
Behemendi elkartearentzat ez da zerbait berria. Dagoeneko Usurbil, Pasaia, Lezo eta Oiartzunen antzeko zerbitzua eskaintzen baitute. Hondarribian egindako lehen saiakera hartan ohartu ziren, "baserriko jendeak ez duela normalean laguntza eskatzera jotzen", dio Mikel Zendoyak, Behemendiko arduradunak. Oraingo honetan, aldiz, zerbitzua geratzeko iritsi da. Eta 9 plazako furgoneta bat izango da horretarako.