Etxean ere estreinatuko du gaur Ferminek 'Black is Beltza II' animaziozko filma

Antxeta Irratia 2022ko ira. 30a, 00:00

Donostiako Zinemaldian aurkeztu berri duten 'Black is Beltza II: AINHOA', Euskal Herriko 40 zinema geletara heldu da ostirala honetan. Trailerraren estreinaldian Donostiako Belodromoan 3.000 lagun bildu eta gero, ikusmin handia piztu du. Eta Fermin Muguruzaren azken lanak ez du huts egingo etxean. Irungo Mendibilgo Ocine aretoetan ikusi ahal izango da irailaren 30 honetan 19:00etan edo 20:45ean estreinekotz. Baita larunbatean eta igandean ere.

Maia Muruaga lankideak izan du protagonistekin xehetasunak biltzeko aukera. Fermin Muguruzarekin berarekin, baita Ainhoa protagonistari ahotsa ematen dio Maria Cruickshank-ekin ere. Lehen alean bezala, aldi honetan ere, aktore ezagunek eman diote ahotsa pertsonaiei: Itziar Ituño, Ariadna Gil, Gorka Otxoa, Darko Peric, Ximun Fuch edota Jon Plazaolak besteak beste.

Erlazionatuak