Gazteek ‘KONEKTA’ dezaten zerbitzua abian jarri du Martindozeneak

Antxeta Irratia 2022ko ira. 28a, 00:00

Irungo Udaleko Gazteria arloko ‘GazteArtean’ egitasmoaren baitan, hainbat zerbitzu eskeintzen dituzte. Artista eta sortzaile gazteei bultzada emateko ekimenak dira ezagunenak. Baina pandemia aurretik lehen saiakera egin ondoan, KONEKTA zerbitzua da aurtengo berritasun nagusia.

Irungo Martindozenean gaztelekuko 1go solairuan kokatua dago. Eta gazteentzako aisialdi eta kultura eskaintza proposatzeko helburua dute, 18-25 urte bitartekoei bereziki. Zentzu honetan, kooperazioa eta partaidetza bilatzen dute antolatutako ekimenak zehaztu eta bultzatzeko.

Gehiago jakin nahi duenak, ostiralero goizeko 11.00etatik 14.00etara permanentzia antolatzen dute gaztelekuan bertan. Eta haiekin harremanetan sartzeko: 656 794 372 zenbakira deitzea (whatsapp ere) edota konekta@irun.org helbidera idaztea besterik ez duzue. Baita @gazteartean_irun Instagram kontuaren bitartez ere. #KONEKTA

 

Erlazionatuak