Hendaiako Garapen Jasangarriaren astearen baitan, ‘Permakultura: Trantsizio Ekologikoa Errazteko’ hitzaldia emango du Mayi Lekuonak. Biologa, ozeanografoa eta permakulturan aditua da bera. Eta krisi klimatikoari aurregiteko tresna eraginkorra delakoan dago.
Egungo gizartearen kontsumitzeko ereduak aztertu, ezbaian jarri eta ingurumenari inpaktu ttipiagoa bat eragingo duten alternatibak dituzte aztergai Garapen Jasangarriaren Astean. Eta laborantxari lotuta, permakulturak nekazaritza diseinua lantzen du, ikuspegi sozial, politiko eta ekonomikotik. Bere oinarrian, ekosistema naturalaren irizpideak baliatzen ditu, laborantxa ekoizpena ingurumenaren erritmoekin bat eginez, eta lurrak behar dituen baliabideak agortu gabe.
Hitzaldia irailak 29an 18:30etan izanen da Hendaiako Baleak elkartean. Eta solasaldiaren ondotik, zintzur-bustitzea eskainiko dute.