Bidasoa trebeskatu nahian hildako 10 migratzaileen omenezko ekitaldia egin dute, Santiago zubi aldameneko oroigarrian, partitu baino lehen.
Ongi Etorri Errefuxiatuak, Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, Caravana Abriendo Camino eta beste zenbait eragileetako ordezkarik topo egin dute gaur Irungo San Juan plazan. Eta bertan bildutako migranteekin eta Irungo Harrera Sareak egiten duen lana bertatik-bertara ezagutu eta gero, Bruselarako bidea hartu dute. Izan ere, irailaren 29an, europar parlamentariekin bilduko dira, "migrazio politika hiltzaileak aldatzea" eskatzeko. Ibilbide horretan, antolatu duten karabana Poitiers, Parise eta Calaisen ere geldituko dira migratzaileen mugitzeko askatasuna aldarrikatze aldera, zenbait ekimen burutzeko. Abiatu aurretik, Irun eta Hendaia rteko Santiago Zubian duela bi hilabete ezarritako hildako migranteen oroigarrian omenaldia egin dute. "Itotako amets gehiagorik ez!" zioen afitxa handi batekin, martxaren lelo nagusia izan dute denek gogoan "Eskubideak, hilketa gehiagorik ez!".
Ana Elena Altuna, Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeko ordezkariak nabarmendu duenez, "epe labur batean Bidasoako muga artifiziala zeharkatu nahian 10 pertsona hil dira, eta aski esateko goaz Europako agintariengana, haiek dituztelako migrazio politikak egiten".