Etxeko ez ohiko hondakin txikiena ere bereizteko, 10 Garbigune txiki instalatuko ditu Txinzer-ek

Antxeta Irratia 2022ko ira. 23a, 00:00

Urritik aurrera, Araso eta Akartegiko Garbiguneen lana erraztu eta eraginkorrago egingo duten beste hainbeste Punttu Garbi eskura izango dituzte Irun eta Hondarribiko herritarrek. 

Ohiko hondakin edukiontzietan biltzen ez diren hondakinak Garbigunera eraman behar badira ere, partikularrek oso noizeanbehin baizik ez dute bertara jotzen. Eta etxeetan aparteko hondakinak bildu ohi dira. “Zalantzak sortu ohi dituzten hondakinetaz ari gara, tratamendu berezi bat behar izaten dutenak, eta berziklatzeko bereizten ez badira, errefuxan bukatu dezaketenak”, dio Leire Zubiturrek, Txinzerreko kudeatzaileak. Radiografiak, CD eta DVDak, inprimagailuetako toner eta kartxutxoak, pintura-poteak, pilak eta bateriak, telefono mugikorrak, bonbillak edota kafe makina modernoen kafe-kapsulak… halakoak kontainer berezi horretan biltzeko aukera emango dute.

Nolabait esateko, Garbigunea herritarrei eskura jarriko zaie. Hondarribian, Amuten eta Bidasoa pasealekuan, eta Irungo beste zortzi gunetan ezarriko dituzte (). Inertsioa osoa 35.500 euro ingurukoa izango da.