Irungo Udaleko Kultura arloak ekitaldi handien aldeko apostua egin du aurten. Eta horren irudiko izango da irailaren 30 eta urriaren 1eko Irun Zuzenean festibala. Ezpalak, Maren, Jordana B, Ivan Ferreiro, Dupla, Maika Makovski, Malforta, Ginebras, Imapcto Vudu eta Zahara izango dira Ficoban bi egunez.
Aurrekontua 120.000 eurotaraino emendatu du, aurreko edizioarena hirukoiztuz, eta Getting enpresari esleitu dio festibalaren antolaketa bi urteetarako. Junkal Eizagirre Kultura udal ordezkariak nabarmendu duenez, filosofia aldaketa bat egin dute. “Emakume musikarien presentzia indartu nahi izan dugu, eta festibala goi mailan jartzeko bertako eta kanpoko talde garrantzitsuak erakarri”, dio Eizagirrek.
Horren harira datoz Ficobara Maika Makoswski, Maren, Ginebras, Jordana B edota Zahara taldeak. Bi egunetan, Ficobako barruko eta kanpoko eszenatokiak izango dira, eta atsedenaldietan festibalean jarraitzeko eta food-trucksetan jateko chil out gune bat ere.
Sarrerak 30 eurotan dira bi egunetarako, eta 15 eurotan egun bakarra. 500 ikusle biltzea espero dute egun bakoitzean.
Kartela
OSTIRALA, Irailak 30
19:00 Ezpalak
20:00 Maren
21:00 Jordana B
22:00 Ivan Ferreiro
23:30 Dupla
LARUNBATA, Urriak 1
19:00 Maika Makovski
20:00 Malforta
21:00 Ginebras
22:30 Impacto Vudú
23:30 Zahara