Ipuin klasikoen artean klasikoenetako bat dugu Txanogorritxoren istorioa. Aldiz, ikuspegi askotatik aztertu daitekeela sinetsita, Hondarribiko Zuloaga Etxean urte amaiera bitartean ‘Txanogorritxoren lau aurpegiak’ ekimena antolatu dute.
Aurretik ere Moby Dick eta Frankestein bezalako eleberri klasikoen inguruan ere antolatu dituzte halako zikloak. Eta eredu horri jarraituz, oraingo honetan, hitzaldi, ipuin kontalari, tailer, antzerki, zinema eta mahainguruen bitartez, ipuin klasikoaren bertsio desberdinak aztertuko dituzte. Kote Gebara, liburutegiko zuzendariak aipatu digunez, "bertsio asko daude, inbentario egin genuela ohartu ginen adaptazio pilo bat daudela". Horren bueltan antolatu dute zikloa pertsonai honen digura deseraiki, eta egungo ikuspegitik eguneratzeko. "Feminismoa, basoa, zahartzaroa... alderdi askotatik landu daiteke", dio Gebarak, "normalean ipuin klasikoen Disneyk egindako bertsioa dugu gogoan, baina berez ipuin klasikoak ongi aztertuta, istorio nahiko gordinak kontatzen dituztela ohartzen zara".
Zuloaga Etxea ipuin klasiko honen aitzakiarekin apaindu dute, eta abendura bitartean, Judas Arrieta artistak egindako photocall bat, erakusketa eta bertsio deberdinen bilduma oparoa eskaintzen dute liburutegiaren atarian.