Emakumeentzat desordutan irakurtzeko taldea antolatu du Parean elkarteak CBA kulturgunean

Antxeta Irratia 2022ko ira. 21a, 00:00

Normalean zaintza lanetan etxean ordu asko ematen dituzten emakumeekin, eta bereziki amengan pentsatuz, haiei egokitutako ordutegietan parte hartu ahal izateko irakurketa talde esperimentala antolatu du Parean elkarteak. 

Berdintasun elkarteko Oihana Llorentek aipatu digunez, "haurrak eskolan diren orduetan aukera eman nahi izan dugu, eta emakumeon arteko konplizidadea baliatuz, saiotik sartu eta ateratzeko arazorik gabe norbere aukeren arabera". Hilabeteko azken astelehenetan izango da, 13:30etatik 16:00etara.

CBA Kulturguneak antolatzen dituen jarduera programan txertatu du Irungo Udalak. Eta gaur (irailak 21) da azken eguna izena emateko www.irun.eus udalaren webgunean.