2018an Irungo Udalak Palmera Monteroko haurtxokoan 'Lurmaitte' ekimena abian jarri zuen proba gisa. Jolas librean eta pedagogia berdean oinarrituta, egungo gizarte urbanoaren eraginez haurtzaroak naturarekin galdu duen harremana berreskuratzeko proposamena egin zuten orduan.
Proba bat zena, horretan geratu zen. Baina gurasoek gogotik hartu zuten, eta segida emateko irabazi asmorik gabeko Lurmaitte elkartea sortu zuten ondoren. Gaur egun udalekuak antolatzeaz gain, ikasturtean zehar ere, larunbata goizetan Irungo Urdanibia auzuneko berdeguneetara ateraldiak antolatzen dituzte 3 eta 11 urte bitarteko haurrekin.
Maider Aizpurua elkarteko kideak azaldu digunez, "umeak naturan zoriontsuak dira, bakean daude eta jolasean esperimentatzen ikasten dute", dio pedagogia berdearen onurak asko direla nabarmenduz.
Interesa duen orok bat egin dezake lurmaitte@gmail.com posta elektronikora idatziz, edota 627 546 864 telefonora deituz.