1601az geroztik itsasoan hildako Hondarribiko 583 herriko arrantzale, marinel, kortsario eta itsasgizonen historia dokumentatu dute Ttopara kultur elkarteak eta Done Pedro Itsasgizonen Kofradiak.
Bildutako materialarekin 'Itsasoan galdutako arrantzaleen oroimenez' izeneko erakusketa antolatu dute ItsasEtxean irailak 17tik 29ra bisita daitekeena. Larunbatean Koldo Ortega historialariak eta Beñardo Lazkanotegi arrantzalearen hitzaldia ere antolatu dute, eta espreski ekoitzitako 'Santa Gema III' bideo-dokumentala. Hura baita, erakusketak lantzen dituen lau istripu historiko nagusietako baten baporearen izena. Kantauri Itsaso osoan izandako enbata baten ondorioz, 1961eko uztailaren 12an biasoiak jota hondoratu zen ontzietako bat. Beste hiruak herria markatu zuten ere (1913 Hondarribiko barran) 'Constantino Chiquia', eta 1921ean ikatz-galdarak lehertuta 'Bi-Anayak' eta 'San Luis' baporeena.
Ttopara elkarteko Mikel Jauregi pozik agertu da herriko ondare inmateriala biltzeko 40 bat lagunek egindako lan txukunarekin. Hondarribia herri arrantzalea izaki, "naturaren baldintza gogorretan zer topatuko zuten, eta legorrera itzuliko ziren ere jakin gabe itsasoratzen ziren gizon haien ausardiaz eta adoreaz jabetzeko" baliagarria izango delakoan dago.