CIMADE elkarteak salatu du egoera gogorretan atxikiak zirela paperik gabeko pertsonak. 220 gizon iragan ziren zentrotik, eta batez bestean, 27 egun atxiki zituzten bertan.
Atxikitze zentroan erretenitutakoen artean, batek bere ezpainak josi zituen protesta modura, eta beste batek, "desesperazioak jota" bere gelari su eman zion. 220 gizon iragan ziren Hendaiako erretenzio zentrotik iaz. Gerora, 54 kanporatu dituzte frantses lurraldetik. Kanporatze kasu gehienetan aljeriar jatorrikoak.
2021 urtean ere iraun dute covidaren kontrako neurri batzuek. Hauen artean herrialde frangoren mugen zerratzea. Horrek egoera konplikatu du Hendaiako erretenzio zentroan. Muturreko egoera hauetara ekarri ditu besteak bestes PCR test-aren egiteko aginduek. Ainitzek hau egitea ukatu ondoan, hainbat hilabeteko presondegi zigorra jaso baitute. "Giza eskubideen kanpoko erabaki bat", Juliette Bergouignan CIMADE elkarteko kidearen iduriko.
Marga Forestier lankideak bildu dizkigu xehetasunak.