'Nola bizi dugu amatasuna feminismotik?' galderari erantzuteko asmoz abiatutako Atsolorra izeneko proiektua borobildu nahian, ahal bezainbat emakumeen iritzia biltzeko inkesta bat martxan jarri du.
Emakumeei hitza eman eta entzuteko lanak egin dituzte Gipuzkoan zehar, hainbat saio partehartzaile proposatuz. Orohar, "kontziliazioa izan ohi da denen aipagai nagusia, zaintzaren karga emakumeek motxilan daramaten hori baita oraindik ere", dio Oihana Llorentek. Hala, amatasunaren eta feminismoaren arteko korapiloetaz aurrez-aurrekoan bildutako bizipenen ondotik, zuen iritzia emateko atea zabaldu berri dute.
INKESTA euskaraz:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeGZsdH4tPT4j63L85JXMKfCdqcuN4jCZxkrfpmQ5GjacOtzQ/viewform