Ikasturte berria abiatzen dute AEK euskaltegietan ere. Hendaian matrikula epea gaur bertan zabaldu dute. Hilaren 21a arte Merkataritza karrikako Ongi Etorri etxean izena eman daiteke, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00ak arte, salbu ostiraletan soilik goizetan izango direla.
Ohikoan bezala, maila guztietarako ikastaroak eskainiko dituzte. Baina badira zenbait nobedade. Hendaiako Ongi Etorri etxean ezezik, Biriatun ere klaseak emateko beharra sortu baita. Horren kari, bilkura antolatu dute irailaren 20ean Xoldo gelan.
'Euskara praktikoa' da AEKren leloa. Eta hari horretatik lantzen dituzte euskara klaseak. "Ikasgelatik atera gabe, egoera praktikoetara jo gabe nekez euskaldundu daiteke", dio Jaione irakasleak. Hortaz, urtero hainbat ateraldi antolatzen dituzte ikasleekin, gehienak kulturalak. Izan ere, ikasleek normalean ez dute ingurune euskaldun bat bizitzen mintzatu ahal izateko, eta hau lagungarria zaie.
Gurutze eta Jaione, Hendaiako AEKko irakasleekin hitzegin dugu.