Hendaiako Enbatan izanen da 'Olatu arteko txalupa arraroa' gaztetxeak gonbidaturik

Antxeta Irratia 2022ko ira. 9a, 00:00

'Olatu arteko txalupa arraroa' izeneko emanaldia eskeiniko dute ostiral honetan Hendaian. Urriaren 17an Bilboko Arriaga antzokian taularatuko badute ere, Gose taldeko Ines Osinaga musikari eta kantariak eta Joseba Sarrionandia idazleak Hendaiako “Enbata” gaztetxearen gonbidapena onartu dute aurretik. Hitzorduari buruzko argibideak biltzen dizkiguzu Maia Muruagak. Hitzordua Hendaiako Enbata gaztetxean (Kaneta auzunean) izanen da irailaren 9 honetan, arratseko 19etan.

Sartzea 10 eurotan dira.