Migratzaileak askatasunez mugi daitezen neurriak hartzea adostu du Madrilgo Senatuak EH Bilduk mozio bidez exijituta

Antxeta Irratia 2022ko ira. 8a, 00:00

Oinezkoentzako Avenida Zubia hesiekin itxita, eta Santiago zein Pausu-Behobiako zubiak 24 orduz polizia frantsesak kontrolatuta, Europako barne-muga "migratzaileentzako tranpa" bilakatu dela salatu du EH Bilduk. Koalizio abertzaleak dio Frantziak 2015. urtetik «kontrol arrazialak» ezartzen dituela bi euskal udalerrien artean, eta gehitu dute horrek migratzaileen zirkulazio askatasuna urratzen duela. PSOEk, EH Bilduk, EAJk, Geroa Baik, ERCk eta JxCk bozkatu dute mozioaren alde, PSOEren zuzenketarekin. Aldeko 142 boto eta aurkako 105 izan ditu mozioak, hain zuzen.

2021eko apiriletik zazpi pertsona hil dira Bidasoa ibaia trebeskatu nahian. EH Bilduk, egoera honekin amaitzeko neurriak exijitu ditu Espainiako Senatuan aurkeztu duen mozioaren bitartez. Mozioa onartuta, ondorengo hiru puntuak betetzeko eskatuko dio Senatuak Espainiako Gobernuari; lehenik eta behin, Irun eta Hendaia bitarteko giza krisiaren inguruan "kezka" adieraztea. Bigarrenik, Europako agintaritzekin batera, Europa barneko mugetan ezbeharrak eragozteko eta migratzaileen segurtasuna bermatzeko neurriak bultzatzea, Bidasoa ibaian "ezohiko arreta" jarrita. Hirugarrenik, azal koloreagatik, jatorriagatik edo identitateagatik tratu diskriminatzailerik izan ez dadin ziurtatzeko, Frantziako agintariekin elkarlanean jardutea.

Kontuan hartu behar da, Irungo Harrera Sareak aurten 3.000 migratzaile jaso dituela Irunen.

Idurre Bideguren, EH Bilduko senatariarekin hitzegin dugu.