Hendaiako herriko etxeak kultur denboraldi berria abiatzeko ostiral honetatik igandera bitarte egitaraua berezia proposatzen du. Antzerkia, musika, dantza.
Irailak 9an, ostiralarekin, arratseko 19etan Kultura Sasoiaren Idekitzeko ekitaldi ofiziala eginen dute Gaztelu aretoan. Kultur agendaren hitzordu eta berritasun nagusiak aurkeztu ondotik, igande bitarte denetariko hitzorduak gozatu ahal izango dira, udazkeneko agendaren aperitiba gisa.
Maia Muruagak Hendaiako Mendi Zolan kulturguneko zuzendariarekin, Nara Perez Rivasekin hitzegin du.